Leire Sagastizabal Galdakao Usansoloko ospitale unibertsitarioko Euskera Zerbitzuko teknikariak esan deuskunez,ospitaleko beharginen artean euskerearen aldeko jarrera zabala dago, herritarrek autortzen deutsiela. Halan da be, gizartean legez, ospitalean be gehiago egin leitekela autortu deusku, euskera gehiago eta gehiagogaz. Ospitaleak Bizkaiko eskualde euskaldunena hartzen badau be, ez ei da nahi beste euskera entzuten.
Euskera zerbitzuaren zeregin nagusia da arretea euskeraz nahi dabenei, hori bermatea, eta profesionalei baliabideak emotea. Sentsibilizazino kanpainak be egiten dira: Korrikan parte hartzea, Euskaraldia, Euskerearen eguneko ekitaldiak eta abar.
