Kontakizun laburrei buruzko lehiaketa bi irabazi dauz denbora laburrean

EHUko mikrokontakizunen lehiaketa eta Barakaldoko amodiozko eskutitzen lehiaketan saritu dabez bere lanak

Galder Guenaga: “Esperimentazino modukoa da nire literatura”

Barakaldoko lehiaketako sari-banaketa / Galder Guenaga

Ez dauka bere burua idazletzat, baina kontua da, denbora laburren bi lehiaketa irabazi dauazala: EHUko Mikroipuinen Lehiaketea eta Barakaldoko Amodiozko Eskutitzen Lehiaketea. Galder Guenagak azaldu deusku, bere sormen prozesua hibridotasunean eta hizkuntzarekin jolastean oinarritzen dala, eta horrek efektu bereziak sortzeko aukera emoten deutsola. “Mikrokontakizunak esperimentazino moduko bat dira niretzat”, zehaztu dau.

Guenagak aitortu dau, “Momentuz, ez dut nobelagintzan lan egiteko intentzinorik, baina etorkizunean agian animatuko naz”. Honek dira, saritutako bi lanak: Zu ez kezkatu, ama (Barakaldoko Amodiozko Gutunen lehiaketan) eta Irene eta Aitor. Aitor eta Irene (EHUko Mikrokontakinen lehiaketan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00