Biktima guztien egun honetan aitatzekoa da Galo Bilbaoren eritxian, GALen biktimek ez dabela jaso beste biktimek jasotako aitormen edo errekonozimendua. Lan handia egin beharra dago Bizkaiko eleizbarrutiko bake eta bizikidetzarako arduradunaren esanetan.
Hamar urte bete dira Glencree-ko esperientzia amaitu zanetik. Glencree topaketan biktima ezbardinak, GAL eta ETArenak, ahalegin handia egin eben, bestearen errekonozimendua eta enpatia bilatuz. Biktimek egin dabe eurena, eta orain gizarteari jagoko pausuak emotea Bizkaiko eleizbarrutiko bake eta bizikidetzarako arduradunaren Galo Bilbaoren eritxian.