Barriek programako bekea irabazi eban galdakoztarrak

Irailaren 3ra bitarteko erakusketea da

Garazi Etxebarriaren lanak ikusgai Rekalde Aretoan

Garazi Etxebarriaren lanak Rekalde Aretoan / Bizkaia Irratia

Garazi Etxebarria Galdakaoko margolariaren lanak dagoz ikusgai Bilboko Rekalde aretoan. Eguaztenean zabaldu zan erakusketea eta irailaren 3ra bitartean ikusi ahal izango da. Garazi Etxebarria Azurmendik, Barriek programako bekea lortu eban eta honi esker sortu dauz orain, erakusketa honetan ikusgai dagozan lanetariko batzuk. New York-era bidaiatzeko asmoa izan eban baina, pandemiaren eraginez, azkenik Parisera joan zan. Oso eskertuta dago beka irabazi izanaz.

Sei lan ikusgai

Rekalde aretoko erakusleihoan, dimentsino desbardinetako sei obra jarri dauz Garazik ikusgai. Batzuk, azken urtean sortutakoak dira. Garazi Etxebarriari, espraiak erabiltzea gustetan jako. Baliabide barri bat dala esan deusku. Espraiakaz sortutako lanek graffitiakaz eta kaleko irudiakaz daukie loturea. Irailaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Rekalde Aretoan, Garazi Etxebarriaren erakusketea. Hileon, tailer desbardinak egingo dira 3 eta 12 urte artekoentzat. Tailerretariko batzuk ingelesez izango dira. Honeetan parte hartzeko izena emon behar da aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular