Emaginek orain dala urte batzuk baino arlo gehiago lantzen dabez

Erditze aurreko tailerretara gero eta emakume gehiago joaten dira

Garazi Gonzalez: “Emaginok emakumearen hainbat arlo lantzen doguz”

Erditze aurreko saioa / Bizkaia Irratia

Osakidetzako Lehen Arretako profesionalen lana aitatzen gabilz astero-astero Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan, eta oraingo honetan emaginen lana ezagutu dogu hurretik.

Emagina izateko erizain ikasketak egin behar dira, gero EIR probea pasau eta ondoren urte biko espezialidadea. Garazi Gonzalezek hau guztia egin eban, eta orain dala lau urtetik emagin lanetan dabil anbulategi desbardinetan. Emakumeari gaur egun emaginek arlo askotan laguntzea eskeintzen deutsie. Orain dala urte batzuk baino arlo gehiago lantzen dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular