Orain dala 30 urte Eusko Label ziurtagiria lortu eban Llonak

Urtero bi edo hiru mila kilo ezti ekoizten dauz Garikoitz Llonak

Garikoitz Llona (erlezaina) : “Sikateari aurre egiteko erleak toki hezeetara eroaten doguz”

Garoa saioan gaur, Garikoitz Llona erlezainagaz izan gara. URIKOA EZTIA izenagaz merkaturatzen dabie eurek produzitzen daben Eusko Labeldun eztia. Bere aitak lortu eban orain dala 30 urte izendapena eta harrezkero makina bat sari lortu dabez.

Erlezaintzaren gaur egungo arazoak

Zornotzan daukiez erletxeak eta gaur egun 3 arazori aurre egin behar deutsela esan deusku.  Alde batetik, igazko sikateari eta aurtengo urterako aurreikusita dagoanari. Bestetik, orain dala 20 urte sartu zan akaro bat, Varroa izenekoa. Akaro honek erleak ahultzen dauz eta gainera kume barriakaz batera, biderkatu egiten da beren eragin txarra. Azkenik, Vespa-Velutina izeneko liztorra, kanpotik etorritakoa eta hemengo erleak hil eta jaten dauzana. Dana dala, nahiz eta arazoak izan Garikoitz Llonak gazteak animau dauz erlezaintza arloan lan egitera.

Zornotzan Garikoitzek daukozan erleak bideo honetan ikusi ahal dozuz

Garikoitz Llonaren erleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular