Urigintza-plan barri honetan 155 etxebizitza sortzea aurreikusten da. Gatikako gazteek herriko edo inguruko gazteei lehentasuna emoteko beharra aldarrikatzen dabe, baita prezioak jaistea be. Baldintza batzuk bermatu behar dira etxe honeek eregiteko eta horreek bete egin behar dira. Gatikako Gazte Asanbladako partaidea dan Iker Elortegik azaldu deuskunez, sinadura bilketan proposatutako 5 puntuak kontuan hartzea da helburua. Agintariengandik jasotako erantzuna ez da zehatza izan eta ez dabe uste plana aldatuko danik.