Selektibidadeko emoitzak mezu elektroniko baten bidez jasoko dabez ikasleek

Euskera, historia, kimika, latin, geologia, ekonomia edo marrazketa gaurko azterketen artean

Barikura bitartean 12.800 ikasle baino gehiago selektibidadean

Goizeko 08:00etan ikasleak Bilboko Ingenieritza Fakultadera sartzen / Bizkaia Irratia

Gaur hasi dira Unibertsidadera sartzeko ebaluazinoaren probak Euskal Herriko Unibertsidadean. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 12.800 ikasle baino gehiagok egingo dabez azterketak hiru egunetan zehar. Horreetatik, 12 mila batxilergotik datoz eta 800 inguru Lanbide Heziketako goi mailatik. Nabarmentzekoa da LHko ikasleen kopuruaren hazkundea, 662 izatetik 815 izatera igaro baitira, % 23,11 gehiago. Gainera, 506 ikasle aurkezten dira nota igoteko irakasgai espezifikoetara. 

Eguazten honetako azterketak goizeko 09:00etan hasi dira eta arratsaldeko 18:00etan amaituko dira. Gaurko egunean euskera, historia, kimika, latin, geologia, ekonomia eta marrazketa azterketak egiten ari dira.

Emoitzak bagilaren 15ean argitaratuko dira. Barrikuntza lez, ikasleek informazino-mezu elektroniko bat jasoko dabe, eta bertan, noten emoitza ez ezik, EAUren gainerako izapideak (azterketa ikusteko ariketak edo eskaera barrikustea, emoitzen txartela lortzea eta espedientea beste unibersidade batera eramatea) eta epeak be ikusi ahal izango dabez. Lehen proba hau egiterik izan ez daben guztientzat, bigarren aukera bat izango dabe garagarrilaren 5, 6 eta 7an. Selektibitatearen inguruan zehaztasun gehiago izateko,  Laura Vozmediana, EHUko errekotoreordeagaz izan gara gaur Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular