Gazteek boluntariotza lanak egingo dabez Zugaztietako Meatzalde Goikoa Parkean

Jatorri desberdinetako gazte talde batek borondatez eta eskuzabaltasunez parte hartuko dau

Gazte Auzolandegiak hasi dira Trapagaranen

Auzolandegian parte hartzen / Bizkaia Irratia

Uztailaren 31tik abuztuaren 14ra bitartean, herrialdeko hainbat tokitako 20 gazte boluntariok Trapagaran bisitatuko dabe. Aste bitan koordinatzaileakaz batera, goizetan landa-lanean arituko dira eta, arratsaldeetan, hainbat jarduera egingo dabez inguruan, holan, risoterapia tailerrak, gynkanak, bisitak museoetara, pintxo tailerrak edo txangoak hondartzara edo mendira. Lau Haizetara saioan Aitor Llona koordinatzailea izan dogu azalpenak emoten.

Auzolandegiak, Gazte Aukeraren eskutik, aisialdi konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko jarduerak egitean datza, modu sortzaile eta partekatuan. Horrez gain, landa-eremuak ezagutzeko aukera eskaintzen dabe, ohiko ibilbideetatik kanpo, eta talde-bizitzako esperientzia bat dira, hainbat jatorritako pertsonekin kulturak eta ohiturak trukatuz. Nabarmendu behar da egindako lan guztia onuragarria dala
garatzen dan gizartearentzat.
Era berean, proiektu hau egitea balio jakin batzuk sustatzeko bitartekoa da; bizikidetzaren, tolerantziaren, elkartasunaren, parte-hartzearen edo kulturarteko ikaskuntzaren balioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular