Bizkaiko Batzar Nausietako herritarren proposamenetarako batzordean parte-hartzea asko jatsi da

Ana Berta Campo (PSE), Julen Karrion (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu) izan dira gaurko tertulian

Gazte migratzaileak, euskerea eta Metroaren 4. linea BBNNetako tertulian

Ana Berta Campo (PSE), Julen Karrion (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu) / Bizkaia Irratia

BFAk Eusko Jaurlaritzeari Metroaren laugarren linearako gitxieneko baldintza bat ipini deutso linea horren eta Enkarterriren arteko konexino bat bermatzea. “Konponbiderik onena Moyuan konexinoa egitea litzateke, prozedurea dagoeneko martxan jarri leiteke” esan dau EH Bilduko Iker Casanovak. “Argi dago BFAk garraio publikoaren alde egiten dauela gai honen eskumena Jaurlaritzarena dalako eta Aldundiak diruaren %50 jarteko prest dagoalako. Guk uste dogu konexinoaren azterketea egin arte itxaron behar dala” adierazo dau EAJko Julen Karrionek. “PSE-EEn Moyuako geltokia erdigunean daukan trazadurea babestu dogu. Herritarren eskaera historiko bat da eta bideragarria da, orain erakundeei negoziatzea toketan jake” esan dau PSE-EEko Ana Berta Campok.

Datorren astean, abenduaren 3an ospatuko da Euskeraren Eguna. Eta egun horren harira egingo dabe gaurko ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundian. Euskeraren ezagutzak gora egin dau azken urteetan, baina erronka orain erabileran dago Julen Karrion Bizkaiko BBNNetako EAJko batzarkidearen eretxian.

“Erabilereari bultzadea emotea ez da erreza, beharbada estrategiak aldatu beharko dira” esan deusku EHBildutik Iker Casanovak. Ana Berta Campo batzarkide sozialisteak ez dau partekatzen ikuspegi katastrofista bat. “Hausnarketea egin behar da bai, eta baita euskerea alderdi politikoen arteko liskarretatik kanpo geratu beharko litzake” esan dau Campok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00