Bilbon gazteak aktibetako topaketea egingo dabe zapatuan. La Perreran (Basurtu) batuko dira goizeko 11:00etan.
“Mihise gazte Experience” ekitaldi aitzindaria, egun osoko ekitaldia izango da eta Bizkaia Gara-ren eskutik gazteek eurek antolatu dabe. Topaketea prestatu daben gazteen artean aniztasun handia dagoala esan deusku Saioa Basabek. Bera da parte hartzaileetako bat, 23 urte daukaz eta bermeotarra da.
Gai ezbardinak aukeratu dabez, zapatuan gai horreen inguruan eztabaidatzeko. Osasun mentala, kirola, feminismoa, arrazakeria… Bizkaia Garako Garazi Barriusok esan deusku gazteak entzutea eta eurak erdigunean ipintea ezinbestekoa dala. Goizeko hamaiketan hasita, ekitaldiak zati bi izango dauz. Lehenengoan hitzaldiak izango dira nagusi, arratsaldean barriz, eraikinetik kanpo kontzertuak. Bizkaia Gara-ren webgunean emon daiteke izena, baina egunean bertan hara joanda be nahiko izan daiteke. Egitaraua oso-osorik webgunean topau ahal da.