Leartibai Fundazinoak, Gaztedi Lea-Artibai ekimenaren barruan, enplegu azokea antolatu dau ekainaren 6an, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Helburua eskualdeko gazteei laneratzea erraztu edota haien enplegagarritasunean laguntzea da. Eskualdeko eta inguruko 17 enpresa eta erakunde izango dira bertan, bakotxa bere stand-ean, gazteei laneratzeko dabezan aukerak aurkeztu eta lan-poltsa ezbardinetan sartzeko aukerea eskeintzen. Leartibai Fundazinoko Bidatz Basterretxeagaz egin dogu honetaz berba.
Ekimen honen helburu nagusia eskualdeko gazteen eta enpresen arteko harreman zuzena sustatzea da. Horrela, 35 lan-eskaintza baino gehiago izango dabez eskura eta euren kurrikulum eguneratuak stand desbardinetan izteko aukera izango dabe.
Honako partaideak izango dira: Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Laboral Kutxa, Lantegi Batuak, Itsaskorda, Kide, Leartiker, Maier, Nemak, Orbea, Danobat eta Mek. Baita Lanbide, Novia Salcedo Fundazioa eta 42Urduliz programazio eskola. Ekimena Lea-Artibaiko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta eskualdeko gazteak eskualdeko enpresetan laneratzea dau helburu, gazte eta enpresen
arteko harremana sustatuz.