Hantabirusa, orokorrean, basa-karraskariek transmitiduten daben birus talde bat da

Gaixotasun larriak eta heriotza eragin leikiez baina kutsatzeko probabilidadea oso txikia da

Hantabirusaren ganean jakin beharrekoa

Hantabirusak, batez be, karraskarien bidez hedatzen dira. Gaixotasun larriak eta heriotza eragin leikiezan birusen familia bat da. Birus horreek hainbat gaixotasun eragiten dabez, hantabirusak eragindako birika-sindromea eta guntzurrun-sindromea dauen kalentura hemorragikoa, adibidez. Baina jakin behar dogu, pertsonen artean kutsatzeko probabilidadea oso txikia dala eta kasu sintomatiko bategaz kontaktu oso estua eta zuzena daben kasuetan bakarrik gertatzen dala.

Azken egunetan bonbardaketa bat bizi izan dogu Hantabirusaren inguruko informazinoagaz eta horren inguruan gauzak argiago eukiteko, Koldo Callado, geure mediku kolaboratzaile, kirurgian doktore eta EHUko irakasleak jakin beharreko guztia kontau deusku Aupa Bizkaia irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00