Beñat Gaztelurrutia kudeatzaileak esan deusku sentsazino positiboa dabela

Irati Bazetak irabazi dau aurtengo Sormen bekea

Gerediagan oso gustura azokearen erantzunagaz

Azokearen inguruan sentsazino positiboa dabela esan deusku Gerediaga alkarteko kudeatzaileak, Beñat Gaztelurrutiak. Jenteak ondo erantzun deutsala egindako deiari eta hori pozgarria dala. Uneren batzuetan egon dala kanpoan itxaron beharra, Landakogunea beteta egoalako, baina behin barruan sartu eta gero azokea patxadaz ikusteko modua egon dala.

Irati Bazeta abadiñarrak irabazi dau aurtengo bekea, “Harien isla” proposamengaz. 10-12 margolanen instalazino proposamena aurkeztu dau eta orain urtebeteko epea eukiko dau egiteko, datorren uteko azokan aurkezteko. 15.000 euroko dirulaguntzea jasoko dau horretarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00