Kiroldegietan energia elektrikoa sortzeko aukerea saritu dabe Euskadiko First Lego Leaguen

Bizkaitarrak Murtziako finalean egongo dira martiaren 25 eta 26an

Gernika eta Portugaleteko gazteak, First Lego League-ko onenak

First Lego League / Bizkaia Irratia

Euskadiko 42  ikastetxetako mila gazte inguruk parte hartu dabe joan dan zapatuan Bilbon, Donostian eta Arrasaten egin zan XIV. First Lego League Euskadin. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsidadeak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsidadeak antolatutako txapelketak 128 talde bildu dauz, zientzia, teknologia eta dibersinoko hitzordu handi honetan parte hartzeko.

Portugaleteko Steam Toki – Edurobotic akademiako ikasleek sari bat baino gehiago lortu dabe, horreen artean bigarren postua. Txapeldunak,  Gernikako San Fidel ikastolakoak izan dira.   Borja Altamira, parte hartu daben ikasleen entrenatzailea izan da eta Goizeko Izarretan izan dogu gaur goizean.

First Lego League Euskadiren XIV. edizinoan zapatu honetan irabazle izan diran sei taldeek Cartagenan (Murtzia) jokatuko dan Espainiako finalean parte hartuko dabe martiaren 25ean eta 26an. Bertan euren barrikuntza proiektuak azalduko dabez, eta euren robotak Houstongo (AEB) munduko finalerako txartela lortzeko lehiatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular