Gernikako Arbola euskaldunon ereserki izan daiten eskatzeko, ekitaldia egin zan atzo Urretxun. Zortzirehun bat lagun batu zan bertan, tartean, historialariak, idazleak, kultur eragileak, kirolariak, editoreak…Ekitaldi kultural eta historikoa izan zala azaldu deusku gaur Gontzal Mendibilek.
Urretxuko Adierazpena
Orain hiru urte sortu zan ekimen kulturala Iparragirreren Gernikako Arbola, euskaldunon ereserki izan daiten eskatzeko. Orduan, berrehun urte bete ziren Josemari Iparragirre jaio zala. Aurten bitartean, 170 urte betetan dira Iparragirrek Gernikako Arbola lehenengoz kantau ebanetik Bilbon. Hau dala eta, abestiaren historia gogoraraziz, “Urretxuko Adierazpena” irakurri zan atzo. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzita dago “Urretxuko Adierazpena”. Kantuaren ganeko hainbat dagu aipatzen dira bertan. Esaten da besteak beste zeharkakoa, integratzailea eta internazionalista dala.