Gernikako Piperra izendapena- edo autortza jasoteko, hemetik aurrera kontuan hartuko dana, piperraren itxurea izango da. Piperraren kolorea orlegia-berdea izan beharko da. Orain arte autortza hori jasoteko tamainua eta pisua hartzen izan dabe kontutan eta horretaz luze eta zabal berba egin dogu Mikel Ojinagagaz, Neikerreko landara ekoizpen eta babes saileko ikertzaileagaz. “Baserritarrek Hazi fundazinoagaz bat egin, eta honek Neikerri eskatu eutson baldintzen aldaketea. Neurriak albo batera itzi, eta itxurea izango da kontutan Gernikako piperra izendatzeko orduan.” esan deusku Ojinagak.