Iaz ekoiztutako lanak eta 20 minututik beherakoak aurkeztu daitekez

21. edizinoa abian da

Gero eta kalidade hobeagoa Laburbira zirkuituan

Laburbira zirkuitua / Bizkaia Irratia

Zabalik dago epea Laburbira zirkuituan izena emoteko. Euskeraz sortu eta ekoiztutako euskal film-laburren zirkuitoa da Laburbira. Aurtengoa 21. edizinoa izango da. Euskal zinemagintzea hauspotzea, zinemagileei euren lanak erakusteko leiho bat eskaintzea eta herritarrek euskeraz sortutako film-laburrak ezagutarazotea da Laburbira zirkuituaren helburu nagusia. Euskaltzaleen Topagunea da antolatzailea. Bertatik, Andoni Urzelaik esan deusku, balorazino oso ona egiten dabela orain artekoaz. Laburbira, erreferente bihurtu da euskal zinemagintzan. Horrez gain, aurkezten diren lanen kalidadea, urterik urte, gero eta hobeagoa da.

Aurtengoa apiriletik aurrera

Zezeilaren 29ra bitarteko epea dago orain film-laburrak aurkezteko. Laburbiraren web orrian aurkeztu daitekez. Iaz egindakoak izan behar dira eta hogei minutu baino gitxiagokoak. Martiaren lehen astean egingo da zirkuitoan erakutsiko diran lanen aukeraketea. Zazpi film aukeratzen dira, ondoren herriz herri erakusteko. Udalek eskaerea egin behar dabe horretarako. Iaz, zazpi film ikusi ahal izan ziran 32 herritan. Gero eta herri gehiagok egiten dabe eskaria. Aurten, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartekoa izango da Laburbira zirkuitua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular