Etxebizitza bako pertsonen munduko eguna dala-eta, Caritasera jo dogu egiten daben lana ezagutzera eta aurten Bizkaia mailan egoerea zelan dagoan aztertzera. Gemma Orbe, Etxebizitza bako pertsonen arloko arduraduna da, eta aitatu deuskunez, azken urte bietan, kalean dagozan pertsona gehienak “atzerritarrak eta oso gazteak” dira. Beste alde batetik, emakumeen egoereaz itaunduta, hauxe gaineratu dau: “Geroz eta emakume gehiago dagoz kalean, guretzat prioritatea diran arren kalean jasaten daben biolentziagaitik”.
Azpimarratu deuskunez laguntza emoteko hainbat zentro daukiez, azkena, Galdakaon. Honeetan erabiltzaileek daukiezan beharrizanak asetzen dabez. Neguan hotzaren ondorioz okupazinoa handiagoa dala pentsetan badogu be, Orbek azaldu deusku azken urteotan hori aldatu dala, okupazinoa %100ekoa dala urte osoan zehar.