Irudien gainprodukzinoa, teknologien etenik bako bilakaerea, artxiboa eta memoria moduko gaiak landuko dira

Nazinoarteko irudi jaialdi honen 19. edizinoa maiatzaren 29tik bagilaren 22ra bitartean egingo da Getxon

Getxophoto jaialdiak ‘rek’ botoia sakatuko dau aurten

Parque Natural, José Ramón Ais (Bilbo) / Getxophoto 2025

Aurten be Getxok nazinoarteko argazkilaritzearen eta ikus-entzunezkoaren sorkuntzaren epizentro bihurtuko da. Maiatzaren 29an hasi eta bagilaren 22ra bitartean egingo da 19. Getxophoto jaialdia. Jokin Aspuru zuzendariak Lau Haizetara irratsaioan adierazo dauanez, “Getxophoto ez da bakarrik erakusketen jaialdia, baizik eta espazio publikoa erabilten dau ikus-entzunezko irudien inguruko gogoeta kolektiborako eta sormenerako gune bihurtzeko”.

Getxophoto 2025: REC

Orain urte bi, PAUSA botoia sakatu eben, igaz PLAY botoia, eta oraingoan REC sakatzeko unea iritsi da, trilogiari amaierea emonaz. Sinbolo gorri eta borobil horrek, ingelesezko record hitzetik hartzen dau izena. Grabau edo erregistrau esan gura dau. Botoi hori sakatu behar izaten dogu eduki desbardinak grabau eta gailuetan eukiteko. Hainbat jarduera izango dira, tartean, bisita gidatuak, tailerrak, zine-proiekzinoak…

Getxophoto jaialdiaren aurtengo programak irudiaren gainprodukzinoa, teknologiaren etenik bako bilakaerea, artxiboa eta memoria moduko gaiak jorratuko dauz. Aspuruk gaineratu dauanez, “gure garaiko irudien ugaritasunak anestesiatu egiten gaitu, eta Getxophotok hausnarketa eta ikerketa egiteko aukerea eskaintzen dau”. Urtero lez, Getxophoto jaialdian, nazinoarteko artista ospetsuak izango dira: Yevonde, John Divola, Sabina Cimen, Arno Gisinger edo José Ramón Ais aitatzen dira Getxophotoren egitarauan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00