Euskal Herriko Gidoigileen alkarteak, mentoria programea jarri dau abian gidoigile barrientzat. Gidoi Mentoring, Senior Supports Junior dauka izena Gidoi alkartearen mentoria programa barriak. Film luze bat egiteko ideia garatzen ari diran talentu barriei laguntzea emotea da asmoa. Ibilbide luzeko gidoilariek gidatuko dabe programa hau eta parte-hartzaileei laguntza pertsonalizatua eskeiniko jake. Pedro Fuentes Gidoi alkarteko kideak azaldu deuskunez, belaunaldien arteko lankidetza sustatzeaz gain, alkartera bazkide barriak erakartzea be bada asmoa, gidoilari barriei tresna sortzaileak eta laguntza profesionala emonaz. Bide batez, Gidoi alkartetik dinoe, talentu barriek hemendik alde egitea saihestu nahi dabela. Fuentesen esanetan, askok Madrilera alde egiten dabe.
Izena emotea zabalik
Gidoi alkateak Euskadin ekosistema zinematografiko sendo bat sortzeko konpromisoa berretsi dau. Gidoigintza mentoria programan izena emoteko epea zabalik daukie. Gidoilari barri guztiak animetan dabez parte-hartzera. www.gidoi.com webgunean informazino guztia.