Lutxo Egiarena da testua

Konpainiak 25 urte beteta euren buruari nor eta zer diren galdetzen deutso lan honetan

Gilkitxarok “Identitarteak” estreinauko dau gaur Lemoan

Gilkitxaroren "Identitarteak" / Bizkaia Irratia

Gilkitxaro konpainiak “Identitarteak” antzezlana estreinauko dau gaur Lemoan. 25 urteko ibilbidea egin dau Gilkitxarok. Urteurrena ospatzeko “25 urte eta Gehiago” liburua argitaratu eben eta orain, “Identitarteak” antzezlana dator. 2018. Urtean hasi ziran ideia honegaz, Lutxo Egia testuaren egileagaz bat egin ondoren. Ane Zabalak esan deusku lan hau sortzeko prozezua luzea izan dala baina polita era berean.

Komedia Absurdoa

Esan dogunez, Lutxo Egia da “Identitarteak” antzezlanaren testuaren egilea. Eskuzabala izan dala esan deusku Ane Zabalak, ze berak eta Galder Perezek ikutu batzuk egin deutsez idatzitakoari. Finn eta Seric dira antzezlanean. Zabala eta Perezegaz batera, Aitor Garcia de Vicuña be arituko da musikari modura “Identitarteak” komedian. Lemoan, Kotxepin antzokian izango da gaur iluntzeko zortziretan estreinaldia. Hurrengo emonaldia Bilbon daukie Fundicion aretoan, datorren astean, hilaren 30ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular