Errepublikarrek hauteskundeak irabazi izana eta Valentzia eta inguruetako egoerea aztertu ditugu tertulian

GIzarte sareetan mogimendu itzela dago muturreko jarrerak eragiteko

Gizarte sareen eragin handia Ameriketako Estatu Batuetan eta Valentzian

Iñigo Santxo eta Begoña Errazti tertuliakideen arabera, arrazoi asko dago Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak Donald Trumpek irabazi izateko. Euren arabera demokratek eurek galdu ditue hauteskundeak, besteak beste Joe Biden-i hautagai moduan eutsita. Aspalditik ei zan begibistakoa ezin izango ebala, baina halan da guzti be mantendu eben eta horrek Kamala Harrisi kalte egin deutso. Gizarte sareen mundua be erabagiorra izan ei da aurrekoetan berari botoa emon ez eutsienengana heldu eta konbentziduteko be: emakumeak, hisparniarrak, afromerikarrak, beharrizanean dagozanak..Orain egiten Trumpek egiten dauenaren zain geratuko gara.

Bestetik, goialdeko borraskak batez be Valentzian izandako ondorioez, bertako agintariek oso txarto egin dabela nabarmendu deuskue tertuliakide biek. Horrek era guztietako ondorioak euki beharko leukezala, baita justizia arlokoak be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00