Erein Argitaletxeak edukiz beteriko zortzi stand ditu Landako Gunean.

Idazle gipuzkoarragaz batera, Uxue Razquin editorea izan da

Goiatz Labandibar: “Aurtengo Durangoko Azoka berezia da neure lehenengo nobelagaz nator eta”

Argitaletxe desbardinak gabilz ezagutzen Durangoko Azokan. Gaurkoan, Erein Argitaletxera hurreratu gara. Izan be, Ereinen eskutik atera dau Goiatz Labandibar idazleak Bekatua bere lehenengo nobela. Aurretik beste liburu batzuk idatzi arren, bere estreinaldia da eleberriaren esparruan.

Ezezagun baten ohean esnatzen da Garazi nobelaren protagonista. Aitatutako gertaeratik tiraka, Labandibarrek 96 orrialdeko kontakizuna sortu dau.

Aurkezpen dezente

Erein Argitaletxeak hainbat aurkezpen egingo ditu aurtengo Durangoko Azokan. Ekitaldiak Ahotsenean zein Saguganbaran izango dira. Esaterako, Labandibarrek Bekatua aurkeztu egin dau eguerdian; arratsaldean, Nerea Loiolaren Azken denbora lanaren unea helduko da.

Abenduaren 8an, Ane Labakak Barraskiloek baina bat gehiago izeneko liburua aurkeztuko dau, Ahotsenean 11:30etan. Hurrengo egunean, ordu eta leku berean, Pako Aristik bere azkenengo lana be ezagutzera emongo dau.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular