Hurrengo Euskaraldia datorren urteko maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da. “Alkar mogiduz egingo dogu” lelopean Euskaraldiak hainbat nobedade eukiko dauz eta horren inguruan berba egin deusku Euskaraldiko koordinatzaileak Goiatz Urkijok.
Euskeraren erabileran eragiteko tresna da Euskaraldia. Herritarrengan ilusino biztuteko gogoeta prozesua egin dabe, eta nobedadeak iragarri dabez datorren urteko Euskaraldirako. “Aurreko edizinoetan oso serio hartu dogu Euskaraldia, badakigu ez dala jai bat baina laugarren honetan uste dogu gozamenetik egin geinkela ariketa soziala eta aurreko antolakuntza guztia” esan dau Goiatz Urkijok. Data, mezu eta irudi aldaketakaz dator 2025eko Euskaraldia.
Euskera aktibatzaileen gida liburua be plazaratu dabe. Batez be Euskaraldiaren antolakuntzan dabilzan boluntario eta teknikariei begira. Euskaraldiaren oinarria mantendu egingo da, Ahobiziak eta Belarriprestak egongo dira, hamaika egunez txapa jantzita. Erronka, gazteen eta gizonezkoen parte hartzea lortzea da. “Pertsona bakotxak bere hamaikakoa egin dagiala gura dogu. Hizkuntza ohiturak zeintzuk hamaika pertsonagaz aldatu gura doguzan irudikatzea alegia” esan deusku Euskaraldiko koordinatzaileak.
Euskaraldiaren abestia abenduan aurkeztuko da. Aurkezpen hori Bizkaian egingo da eta Goiatz Urkijoren berbetan kantuak ilusinoa piztuko dau eta gure buruetan luze mantenduko da, oso itsaskorra izango ei da.