Irabazleek hasiera baten uste baino arazo gitxiago euki ebezan Erik Mendizabal eta Minvielle menderatzeko 15-8 eta 15-9

Gernikako Jai Alai pelotalekua goraino beteta egon zan astelehenean

Goikoetxea eta Lekerika irabazle Eusko Label Winter Serieseko lehen jardunaldian

Tormeoa jokatuko daben zortzi bikoteak aurkeztu ebezan Jai Alai frontoian / Eraman Jai Alai

Hasiera bikaina euki dau Gernikako Eusko Label Winter Series torneoaren hirugarren ekitaldiak. Jai Alai frontoiko harmailak beteta egon ziran lehiaketako lehen jardunaldian urriko azken astelehenean. Kantxan gertatutakoari jagokonez, Iñaki Osa “Goikoetxea” eta Unai Lekerikabeaskoa nagusi izan ziran Erik Mendizabal eta Minvielleren aurka jokatutako norgehiagokan. Goikoetxea eta Lekerikabeaskoak hasiera baten uste baino arazo gitxiago euki ebezan garaipena eskuratzeko. 15-8 nagusitu ziran lehenengo setean eta 15-9 bigarrengoan. Lau puntu eta aldeko hamahiru tantukoa averagea lortuta, Goikoetxea-Lekerika bikotea A multzoko lehen postuan kokatu dira eta urrats garrantzitsua emon dabe Winter Series torneoko final aurrekoak jokatzeko. Txanponaren beste aldean, Erik Mendizabalek eta Minviellek irabazi egin beharko ditue Goitia-Basque eta Olharan-Del Rioren aurkako partiduak, kanporatuta geratu nahi ez badabe behintzat.

Astelehenean jokatutako jaialdiko lehen partiduan, Basterrak eta Atainek 2-1 nagusitu ziran Gonzalo eta Diazen aurka.

Datorren astelehenean jokatuko da Eusko Label Winter Series torneoaren bigarren jardunaldia. B multzoko bikote bi izango dira aurrez aurre: Johan Sorozabal eta Imanol Lopezek, Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzearen aurka jokatuko dabe. Goi mailako lehia, ezelango zalantza barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular