
ondarea.berriatua.eus atarian Berriatuako ondarea ezagutzeko aukera dago. Goikolau alkarteak 2012. urtetik egindako lanaren emoitza da. Amaitu bako lana, gainera. Iñigo Manzisidor eta Jose Luis Basterretxea alkarteko kideek esan deuskuenez, osatzen joango dira apurka-apurka. Ze, iraganari bakarrik ez, orainari eta etorkizunari begira egindako lana izan da.
Harro dagoz alkarteko kideak egindako lanaz, eta herritarren harreragaz be bai. Hilabete honen amaieran, herrian ataria ezagutzera emoteko aurkezpena prestatzen dabilz.