Gaur, martiaren 14a, Matematikaren Eguna da

BCAM-Naukas ekitaldiaren laugarren edizinoa antolatu dabe, gaur, Bilboko Bizkaia Aretoan

Gontzal López: “Matematikak askeago eta konszienteago egiten gaitu”

Azkenengo urteetan PI zenbakiaren ospakizuna zabalduz joan da eta 2019ko zemendian UNESCO-k martiaren 14a Matematikaren nazinoarteko eguna izentau eban. Aurten be Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroak eta EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrak Matematikaren nazinoarteko egunagaz bat egin dabe. BCAM NAUKAS jardunaldiaren laugarren edizioa antolatu dabe EHU-ren Bizkaia Aretoan.

Goizean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 400 ikasle baino gehiagok matematika tailerretan parte hartu dabe eta kontzeptu matematikoen ezagutzan sakontzeko erea izan dabe. Arratsaldean, barriz, matematikagaz lotutako 15 minutuko berbaldi zientifikoak egingo dira, dinamikoak eta hurrekoak. Hitzaldi horreen bitartez, besteak beste, matematikek unibersoan zelan eragiten daben edota PI zenbakiaren eguneroko bizitzan daukazan propiedadeak eta aplikazinoak ezagutuko doguz.

Gontzal López BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) zentroko ikertzailearen bisitea izan dogu Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular