Boluntarioak lortzeko ‘Zer egingo duzu uda honetan?’ kanpaina hasi dau Gorabidek

Boluntario izateko uztailean eta abuztuan aukera bi laguntzeko: astebeteko bidaiak edo hamabostekoak

Gorabidek, udarako ehun boluntario behar dauz

2022ko udan Burgosen Gorabidek egindako egonaldia / Gorabide

‘Zer egingo dozu uda honetan?’ adimen desgaitasuna daben pertsonekin boluntario izatea proposatzen egin dau  Gorabidek. Bere udako kanpainetan lankidetzan aritzeko, oporretan laguntza eskainiz edo erabiltzaileen aisialdian lagunduz, Gorabide elkarteak kanpaina barria jarri dau martxan.

Garagarrilean edo abuztuan boluntario izateko aukera bi dagoz laguntzeko: astebeteko bidaiak Gijonera, Oviedo-ra, Iruñera, Larderora, Burgosera, Zarautzera edo Lekeitiora; edo hamabost eguneko eguneko irteeren txandak Bizkaian eta inguruan, astean hiru aldiz. Parte hartzeko, tiempolibre@gorabide.com helbidera idatzi edo 94 443 12 10 telefonora deitu  behar da. Gorabideko Laura Cabezas eta Ane Ariznabarreta euki doguz kanpainari buruz berbaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00