Gorbeia helmuga turistikoak “Gorbeiako nire txoko kuttuna” aurkeztu dau

Gonbidapena luzatu deutse herritarrei eta bisitariei, Gorbeia Helmuga Turistikoan ateratako argazkiak instagram sare sozialera igotzeko

Gorbeiako “txoko kuttunaren” bila lehiaketea

Lehiaketearen argazkia / Bizkaia Irratia

Gorbeia helmuga turistikoak “Gorbeiako nire txoko kuttuna” aurkeztu dau. Instagram sare sozialean egingo dan lehiaketa bat da, eta gertuko ingurunea erakusteko argazkiak igoteko gonbidapena luzatu deutse herritarrei eta bisitariei: paisaia gustukoena, iluntze bukoliko bat, txoko ezezagun bat, bertako gastronomiako gustuko jaki bat, azoka-egun bat, ingurune natural bat edo Gorbeia Central Park-eko esperientzia bat izan daiteke, beste askoren artean. Lehiaketeak izaera propioa izango dau, eta baita sariak bere, baina, horrez gain, aurkeztutako lanek estadu osoko argazkiekaz batera, “Mi rincón favorito” lehiaketan parte hartuko dabe.

Deialdiaren helburua da herritarren eta bisitarien sormen-gaitasunari bultzada bat emotea, argazkilaritza digitalaren eremuan. Era berean, sare sozialak edukiz aberasteko helburua bere badau, beti be erantzukizunez eta kultur-helburuekin erabilita. Gainera, lehiaketak promozino-helburua be badau, izan be, Gorbeiaren ezaugarri nabarmenenak erakustera iritsi nahi dau, sare sozialak erabili eta komunikazioaren ikuspegi birala  aprobetxatuta. Sonia Barrondo Gorbeiako Landa Garapeneko ordezkaria euki dogu gaur Lau Haizetara saioan.

Parte hartzeko, nahikoa da mogikorrarekin argazki bat atartea (beste edozein gailuekin ataratako argazkiak be onartzen dira). Ondoren, Instagram sare sozialera igo behar da, lehiaketako traola (#MiRinconFavorito,#MiRinconFavorito#CorazónVerdeDeEuskadi) eta aurkezten dan argazki bakotxeko, izena emoteko ondorengo formularioa bete behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular