Gotzon Enbil baikorra da, nahiz eta nazinoarteko selekzino batzuk aurka dagozan

Aurka dagozanak konbentziduten ahaleginduko dira

Gotzon Enbil: “2026ko mundialerako lortu leiteke ofizialtasuna”

Euskadiko Pelota Federazinoa nazinoartekoan onartu ala ez erabagiteko botazinoa egitekoak ziran lehengo baten, baina azkanean ez eben egin, bertan behera itxi eben. Euskadiko Pelota Federazinoko buruak esan deusku holan hoba izan zala, ez egoalako baietzak urteteko moduko gehiengorik, eta ezetzak urten baleu prozesua asko luzatuko zala.

Aldeko heren bi behar dira onartuak izateko, eta botazino honetan ez egozan. Batez be Espainiako Pelota Federazinoa dago aurka, eta eurak konbentzidutako beste batzuk be bai: Kuba, Txile eta Uruguai. Ganera honeek boto asko dabe. Beraz, hemendik aurrera kontra dagozanak konbentziduten ahaleginduko dira.

Horretarako argudioak egon badagozala dino Gotzon Enbilek: pelotea bertoko kirola dala eta konpromiso sendoa dagoela kirol horregaz,  hemengoa oso selekzino potentea izango litzatekeela, azpiegitura aldetik frontoi asko eta onak dagozala… Ofizialtasunerako arrazoiak egon badagozala dino, eta ganera baikorra dala. Enbilek uste dau laster lortuko dala ofizialtasuna. 2026an egingo da hurrengo mundiala, Argentinan, eta ordurako lortuta egotea itxaroten dau. Bestela 2030erako, Bilbon jokatuko da munduko txapelketea-eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular