Lur Aranburu ondarrutarra Gure Zirkuaren kontorsionista barria da

Makinan, Portugaleten eta Elorrion ikuskizunak eskainiko dabez

Gure Zirkuaren denporaldi barria Bizkaian

Gure Zirkua / Bizkaia Irratia

Gure Zirkuak denporaldi barriari ekin eta Bizkaian egingo dauz hurrengo asteak. Markina- Xemeinen barikuan abiatuko dau taldeak bi asteburuko egonaldia. Handik Portugaletera joango da. Zirkua Ezkerraldean izango da lehenengoz bagilaren 23 tik garagarrilaren 1era. Gero, Durangaldera itzuliko da zirku ibiltaria eta Elorrion altxako dau karpa euskal troupeak.

10 artistek osotzen dabe denporaldi barriko ikuskizuna eta hareen artean kide barria dago; Lur Aranburu ondarrutarra. 10 urte baino gehiago gimnasia erritimikoa egiten egon ondoren zirkuaren munduan barneratzea erabagi eban.  Aranburuk disziplina batzuk ikasi ebazan Bartzelonan eta proiektu hau ikusi ebanean bertan parte hartzera animau zan. Gaur, Goizeko Izarretan izan dogu gugaz. 

Aranburu kontorsionismoan espezializauta dago baina akrobrazia edo tranpolin bertikalak be egiten dauz, besteak beste. Ikuskizun osoan ariketa horreek guztiak eta gehiago ikusi daitekez. 2023ko lehen emonaldietarako sarrerak salgai dagoz jada, www.gurezirkua.eus web-gunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular