Gurpil gaineko padeleko euskal selekzinoko kidea dan Josu Lezamak kirol mota honi buruzko detaileak zehaztu deuskuz. Gurpildun aulkiak moldatuta egoten dira eta ohiko padelagaz alderatuta pelotak bote bi emon leikez. Orain dala egun batzuk Zamudion Ireki Nazionala jokatu eben eta hainbat bikote lehiatu ziran.
Josu Lezamak bere hasierako urteak mahai-tenisean olgetan emon ebezan eta lagun baten bitartez gurpildun gaineko padela ezagutu eban. Zamudioko txapelketearen ostean urtarrilean Santanderren jokatuko dabe hurrengoa. Bizkaian 5-6 jokalari dabilz eta astean birritan Zamudioko klubean entrenetan dabe.