Urte honetako tenperaturen beherakadari aurre egiteko gomendioak luzatzen dabez

Hotz handiak eta tenperatura baxuek pertsona askoren osasuna arriskuan jarten dabe

Hotzaren ondorioak arintzeko Gurutze Gorriaren “Ni babesten naz” kanpaina martxan

Bizkaiko Gurutze Gorria laguntzea emoten / Bizkaia Irratia

Urtero, hotz handiak eta tenperatura baxuek pertsona askoren osasuna arriskuan jartzen dabe. Gurutze Gorriaren ‘Ni babesten naiz’ kanpaina barritu egin da, biztanleria orokorrari eta haren erabiltzaileei helarazten deutsen mezu nagusiarekin, ohitura osasungarriak hobetzeko eta tenperatura baxuen eragin negatiboarekin lotutako arrisku-jokaerak saihesteko. Lau Haizetara saioan horretaz Gurutze Gorriko Ander Larrazabalegaz berba egin dogu.

Telefono-deien bidez, aholkuak emoteaz gain, Gurutze Gorriak beharrizana daben pertsonen pobrezia energetikoaren egoerea ezagutu nahi dau. Helburua da tenperaturari eusteko baliabiderik eza adierazten dabenei berehalako erantzuna emon ahal izatea. Pertsona horreek beren ohiko konpromisoaren parte dira, baina Gurutze Gorriaren planaren esparruan, inflazinoak, Ukrainiako krisiak edo ingurumen-ondorioek eragindako krisiaren aurrean erreakzionatu egiten dau.

Gurutze Gorriak sare sozialen bidez, hotz-boladetan kontuan hartu beharreko aholku eta jarraibide nagusiak zabaltzen ditu. Tenperatura baxuek defentsak murrizten dabez eta arnasketako gaixotasun asko eragiten dabez: hotzeriak, gripea, bronkitisa, pneumonia... eta bero-boladak baino hilkortasun handiagoa eragiten dabe. Tenperatura baxuen ondorio negatiboak prebenitzea erraza da, elikadura osasungarriarekin, arropa egokiarekin edo etxe barruko eta kanpoko jarduerarekin lotutako oinarrizko aholkuak betez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular