Iñigo Gallaga Bilbo suamatatzaileen bozeroaleak Gabon Zahar gabeko petardo eta suziri botateekaz zentzuz jokatzeko deia luzatu dau Goizeko Izarretan irratsaioan, “egun alai bat ez daiten tristetu”.
Haize bolada handiak itxaroten dira eta baso-sute arriskua be handia da. Horregaitik, Jaurlaritzatik abisu hori indarrean ipini dabe. Gabon Zahar gabaz botaten diran piroteknika materialei jagokonez, haizeak jaurtitakoa deskontrolatu egin leikela eta norabidea aldatzea erreza izan leitekela gogorarazi deusku Gallaga suhiltzaileak.
Bilboko suhiltzaileek ospakizun gitxirako astia izango dabe egun berezi honetan. Aurreko urteetan gertau izan dana kontuan hartuta, gitxienez 70 bat irteera aurreikusi dabez gabeko txandan. Halan da be, ospatzeko moduko da aste honetan hasitako bidea. Ze, sindikatuak eta udal ordezkariak batu eta euren aldarrikapenen gainean berbaz hasi dira. Ondiño berbak baino ez diran arren, zuhur baina esperantzatxu agertu da Iñigo Gallaga Bilboko suamatatzaileen bozeroalean gurean.