Begoñako Amaren Zeruratzea ospatuko dabe Begoñan gaur bertan hasita

Jentea agurtzera, eskertzera zein eskatzera joaten da Begoñara

Hamabost meza egongo dira Begoñako basilikan

Ignazio Fernandez Begoñako parrokoak esan deusku jente asko joango dala bihar be Begoñara. Lehendik datorren ohiturea da eta jenteak eusten deutsala esan deusku. Oinez, autobusez zein beste era batera joango dira Begoñara eta mezatan parte hartuko dabe. Goizaldeko lauretan izango da lehenengoa, eta orduero egongo dira eguerdiko hamabiak arte. Eguerdiko hori On Joseba Segura gotzainak emongo dau. Ohitureari eutsita, bertan izango da Juan Mari Aburto Bilboko akatea be. Eguerdiko etenaldiaren ostean, arratsaldeko bostetan ekingo deutse barriro mezei, iluntzeko zortzirak arte.

Ignazio Fernández parrokoak esan deuskunez, danetariko jentea batzen da Begoñan. Amabirjinea agurtzera joaten dirala esan deusku, baita eskatzera eta eskertzera be, baina tradizinoari eutsita jente asko ibilten dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00