Harat taldearen lehenengo diskoari buruz egin dogu berba Ibai Gogortza beratarragaz

Hainbat taldegaz kitarra joten eta ekoizle lanak egiten ibili ostean, Ibai Gogortzak Harat taldea sortu dau

Harat, Ibai Gogortzaren proiektu barria

Ibai Gogortza musikaria Borrokan, JIEL, MICE, Joseba B.Lenoir… taldeetan ibilteagaitik ezagutzen dogu. Orain, baina, bere kantu propioei bidea emoteko Harat taldea aurkeztu dau. Aspalditik eukan gogoa holako proiektu bat gidatzeko. Iñigo Telletxea (baxua) eta Mattin Arbelaitz (bateria) musikariakaz osotu dau hirukotea.

Bederatzi kantu bildu dabez lehenengo diskoan: Harat. Gogortzak esan deuskunez, “danetarik dago eta horrek diskoa aberasgarri egiten dau”. Xabier Erkiziak (Spam) eta Kattalin Ezkerrak (Zubia) parte hartu dabe kantu bitan. Iñigo Irazokiren Berako Atala estudioan grabau dabez abestiak, modu analogikoan. Harat diskoa kalean da, CD formatuan, baina ez dago sare sozialetan. “Interneten disko osoa eskuragai jarri ezkero, konsumo azkarreko zerbait bihurtzen da eta nire musikeagaz ez neuke gura hori gertatzea” azaldu deusku Ibai Gogortzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular