Amorebietak bigarren aldiz igon dau bigarren mailara, lehenengoko postua lortu ostean

Urdinek ligea eta txapeldunen kopea irabazi dabez

Haritz Mujika: “Progresino handiagoagaz egon gara hasieratik amaieraraino”

Amorebietako jokalariak eta zalegoa / Bizkaia Irratia

Amorebietak bigarren mailara igon dau barriro aurtengo denboraldian. Ligearen hasierea ez zan erreza izan Haritz Mujikaren taldearentzat. Hamargarren jardunaldira arte emoitzak ez ziran onak izan eta jaisteko postuetatik urten ezinik ibili zan.

Haritz Mujikaren taldeak denboraldi amaiera ederra izan dau. Zornotzarrek Logroñesen aurkako partiduan, denboraldia maitu baino hiru jardunaldi baino lehenago, igoteko aukera izan eben, baina azken jardunaldira arte itxaron behar izan dabe Lezaman igoera lortzeko, Bilbao Athleticen aurka.

Gaurkoan Haritz Mujika ekarri dogu Jokoan irratsaiora bere ikuspuntua azaltzeko, eta Amorebietak lortutako igoeraz hitz egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular