Trikitixa txapelketetarako prestatzen ebena diskoan argitaratzeko nahiak bultzatutako lana da

Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña bikotearen bigarren diskoa da

Harrera ona izan dau “Geuretik” diskoak

Harrera ona izan dau Aintzane Agirrebeña eta Mirari Azkune trikitilariek kaleratutako “Geuretik” trikitixa diskoak.
Bikote honen bigarren diskoa da eta igaz, urte amaieran argitaratu eben. “Bidea hauspotzen” lana izan zan euren lehenengoa, maketa bat, eta “Geuretik” 2019. Urtean abiatu eben. Bide luzea izan dau kaleratu aurretik, pandemia tartean. Bikoteak azaldu deuskunez, jaialdietarako prestatzen ebena nonbait batzea gura eben eta holan sortu zan diskoaren ideia.

Walter Tuzzeo

Aintzane Agirrebeña eta Mirari Azkunek, Walter Tuzzeo ekoizleagaz egin eben bat. Laguntza handia eskeini eutsen. Bera barik, diskorik ez ebela sortuko aitortu dabe biek. Kontua da, diskoa grabetan egozala bapatean hil zala Tuzzeo. Kolpe gogorra izan zan eurentzat. “Per Tuzzeo” izeneko kantua dakar “Geuretik” diskoak Walter Tuzzeori eskeinita. Bestelako abestien artean, eurak sortutakoak eta bertsinoak dakarz bikoteak, euren kanta gustokoen bertsinoak. Aintzane Agirrebeña eta Mirari Azkunek eskeini dabez zuzenekoak euren bigarren diskoa aurkezteko. Harrera oso ona izan dabela esan deuskue. Disko fisikoa Markina-Xemein edo Etxebarrin eskuratu daiteke. Bikoteak plataforma digitaletara igoteko asmoa be badauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00