Arriaga antzokian gaztelaniaz eskeiniko da bihar

Kabia Teatro konpainiaren lan barria atzo estreinau zan euskaraz

Harrera oso ona izan dau “Lavinia” antzezlanak

"Lavinia" antzezlana / Arriaga Antzokia

Kabia Teatro konpainiaren “Lavinia” antzezlana estreinau zan atzo euskeraz Arriaga antzokian. Bihar gaztelaniaz eskeiniko dabe. Ursula K. LeGuin-ek idatzitako izen bereko elaberria da antzezlan honen oinarria. LeGuin, hogei eta hogeita batgarren mendeetako fantasiazko liburuen egile handienetariko bat da. Juana Lor arduratu da antzezlan honen zuzendaritza artiskoaz. Javier Liñeragaz batera ibili da bestalde antzezlanaren egokitzapena egiten. Idoia Barrondo arduratu da bestalde ipuina euskaratzeaz. Euskeraz estreinau zan atzo eta Aitor Guisasola aktoreak esan deusku oso ondo joan zala

“Eneida”ren spin off-a

Aitor Guisasolagaz batera, Yolanda Bustillo, Amets Ibarra, Karmele Larrinaga, Javier Liñera eta Iñaki Urrutia aktoreak agertzen dira taula ganean “Lavinia” antzezlanean. Aipatzen danez, Virgilio erromatar poetak K.Atik idatzitako “Eneida” latindar epopeiaren spin off bat da antzezlan hau. Guisasolak azaldu deusku Laviniaren ikuspuntutik kontetan dala ipuina.Misterioa, maitasuna, gerra, estrategia, natura eta liskarra dira istorioaren hizpide. Musikak garrantzi handia dauka. Bettina Aragon Hillemann arduratu da musikaz. “Lavinia” bihar ikusi ahal izango da barriro Arriaga antzokian iluntzeko zazpi ta erdietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00