Hainbat prozesino eta ekintza izango dira Bilboko tradizinorik zaharrena ospatzeko

Bilboko Aste Santua kultur ondare izentatzea proposatuko dau PPk

Hasi dira Bilboko Aste Santuko prozesinoak

Bilboko Aste Santuko prozesinoetariko bat / Destino Euskadi eta Bilbao Tusimo

Kofradien Ermandadeak orain dala egun batzuk aurkeztu ebazan Bilbon egingo diran ekitaldiak: prozesinoak, pintxo ibilbidea edota liburu aurkezpenak. Danetara, 9 kofradiak eta 4.200 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dabe Bilboko Aste Santuan. 14 prozesino eta gurutze bide bat egongo dira, eta guztira 36 pauso atarako dabez. Lehenengo prozesinoa atzo izan zan.

Ekitaldietatik haratago, aurtengo nobedade nagusia zera da: Bilboko PP alderdiak uriburuko Aste Santua EAEko interes kultural immaterialeko ondare izentatzea proposatuko dau. Aste Santuko prozesinoak Bilboko tradizinorik zaharrena dira, 1544.urtetik. Jose Andres Etxebarria Begoñako Anaidiako kideak azaldu deuskunez, udal talde popularrak Bilboko Udalean proposamena erregistrau dau eta martiaren 30ean eztabaidatuko dabe Osoko Bilkuran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00