Antzerkigintzako testuei buruz jardun dogu ikasturteko barriko lehen saioan

Igor Arzuaga musikariaren musikak girotu dau Irakurrieran irratsaioa

“Hau ez da gerra bat” antzerki bildumea aurkeztu deusku Mikel Ayllonek

Mikel Ayllon idazle gonbidaua eta Mikel Antza irratsaioko gidaria / Bizkaia Irratia

Orain artean Irakurrieran saioaren ardurea eduki dauen Mikel Ayllonegaz egin dogu berba ikasturte barriko lehen irratsaioan. Berak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak argitaratutako Hau ez da gerra bat antzerki bildumearen gainean izan gara barriketan. Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da izeneko hiru antzezlanak, gerra handi eta txikiez ari dira, batzuk ikusgarriak eta besteak giza harremanen isilean gertatzen diranak. Irratsaioa Igor Arzuaga taldekideak beren beregi antzezlanetarako sortutako musikarekin girotu dogu.

Gainera, Dimako Udal Liburutegira be jo dogu eta euskarari ekarritako Joe Saccoren Palestina komikia eta Miriam Garciaren Eman izar bat kronika liburua gomendatu deuskuez bertako arduradun boluntario dabilzan Aitziber Emaldiak eta Arantza Ibabek.

Hau ez da gerra bat liburuaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua, mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu bere izena eman aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular