Internet familian: erabilera segururako jarraibideak EDE Fundazioak ondu eta Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzak argitaratu dauan gidea da. Guraso eta helduentzako jarraibide batzuk jaso dabez, haurrek eta nerabeek arduraz erabili dagiezan teknologia barriak. Internet zer dan eta horrek dakarzan arriskuen inguruan laguntza eta orientazinoa emon gura deutse haur eta nerabeez arduratzen diranei. Horretarako, Interneten, aplikazinoen eta sare sozialen erabilera egokirako jarraibide batzuk prestau dabez.
Igor Bilbao eta Nerea Landajo EDE Fundazioko Adingabe eta Gazteen Zerbitzuko arduradunak dira. Eurek azaldu dabenez, sei liburutxoz osotutako bildumea da, adin txikikoaren garapen etapen arabera antolatuta: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte.
Internet familian: erabilera segururako jarraibideak gidea Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bitartez deskargau daiteke, familiaren arloan: euskadi.eus/familia