Gorbeiako Parke Naturala, National Geographicek banatzen dauen sari baterako aukeratu dabe. Espainiar estaduko Helmuga Natural Onena atalean aurten aukeratuen artean Gorbeiako Parke Naturala dago. Atal berean Val d´Aran, Teideko Parke Nazionala, Guadarrama Mendilerroko parke nazionala eta Tajo garaiko Parke Naturala dagoz. Pozik hartu dabe izendapena Gorbeialdeko Koadrilan. Agustin Otxoeribekolanda presidenteagaz egin dogu berba eta esan deuskunez, ia ezustean harrapau dauz albisteak. Fitur azokan parte hartu izanak hautagaitza bultzatu ahal izan dauala uste dau.
Bozketea hileon
Hilaren 21erarte emon daiteke botoa. Eta edonork emon leike, oso erreza dala azaldu deusku Otxoeribekolandak.
Kanpaina jarri dabe martxan ahalik eta boto gehien batzeko. National Geographicen web orrian sartuta emon daiteke botoa.
Apirilean jakingo da nork irabazi dauen. 16 kategoria dagoz sariketa honetan eta apirilaren 22an iragarriko dira irabazle guztiak aldizkariaren apirileko edizinoan eta webgunean. Bozketan parte hartzen daben guztiak 10 maleten zozketan sartuko dira.