Herriz Herri ibiltaria zapatuan Aulestitik

Entzun saio osoa

Herriz Herri ibiltaria zapatuan Aulestitik

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz Herri saioekin.

Zapatuan Aulestira hurreratu zan Herriz Herri ibiltaria, 600 biztanle inguru daukozan herria ezagutzeko asmoz. Irati Urberuaga alkateagaz berba egin genduan, kirol arloan Unai Goitia aulestiarra eta Mutrikuko sokatira taldeko kideagaz eta Tiktok munduan ezaguna eta aulestiarra dan Janire Atxurragaz berba egiteko aukerea izan genduan. Beste alde batetik, Aulestiko 9 urteko hiru ume (Nira, Izar eta Joane) be hurreratu ziran geurera, eta kontau euskuen zelakoa dan umea izatea holako herri txikian.

Gero, Aulesti eta Markinara joateko bidearen ganean berba egin genduan, errepide hori ez dago behar dan moduan eta herritar batzuk aspaldi dabilz kontu hau salatzen, arazo honetaz berba egiteko Eneritz eta Josu etorri ziran gure irratsaiora. Amaitzeko, Mexikotik Aulestira etorri zan Paolagaz be berba egin genduan, Aulestiko tabernan lan egiten dauan behargina, eta bere istorioa ezagutzeko aukerea izan genduan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00