Herriz Herri Leioan

Entzun saio osoa

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, eguaztenero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.

Asteon Leioan egon gara. Udalerria sortu zaneko 497.urteurrena betetan da urriaren 31n, eta efemeridearen harira, ekitaldi ugari antolatu dabez urriko azkenengo astebururako. Besteak beste, horren barri emon deusku Iban Rodriguez alkateak. Esti Bilbao kultura zinegotzia eta Elena Garcia teknikariagaz batera, Kultur Leioa eta Umore Azokea aitatu doguz. Maider Zalduondo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak Mendibile jauregiko ateak zabaldu deuskuz. Xabier Murelaga EHU-ko Geologia irakasleak lagunduta, Arboretum parketik egin dogu osterea. Eta dantzan amaitu dogu, Yolanda Navarro Dantza Plaza Leioa ekimeneko arduradunagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular