Maiatzak 25, azoka eguna Orozkon. Azpigorri ahuntzen lehenengo txapelketea egin da. Txapelketaz gain, Euskal Herriko arraza autoktonoen erakusketea, plazakoa eta produktuen dastaketea be antolatu dira. Bizkaia Irratiko Herriz Herri saioa bertan izan da.
Izaskun Gaztelu eta Zaloa Ramos zinegotziakaz udalerriko gorabeherak aztertu doguz. Joritz Arbaiza baserritar gazteak ahuntz azpigorrien ganean egin deusku berba. Juan Ignazio Olabarria eta Laura Laumen-ek kontakizun bitxia egin deuskue. Laura alemaniarra da, orain urte batzuk oparitu eutsien pottoka bat dauka eta orain Alemaniatik hona etorri da, oinez, Jalgi bere pottokeak kumea eukitea nahi dauelako. Juan Ignazio Olabarriak pottokak daukaz eta bere ar bategaz eukiko dau kumea. Kirol arlokoak be jorratu doguz Orozkon. Unai Iriondo, Ezker Pareta pelota alkarteko kideak esan deusku kirol hori pil-pilean dagoela herrian. Aitor Santa Cruz Atxulaur futbol taldeko kapitaina urduri etorri jaku Lehentasunezko mailara igoteko promozino partiduaren bezperan. Aitor Intxaurraga Orozkoko artisteak zelako margolanak egin dituan eta bere 40 urteko ibilbidea azaldu deuskuz. Eta Iker Atxa izan da gure gidaria Orozkoko museo ederrean.