Emakumezko zinegileentzako programea

Alkisti Efthimiou aukeratu dabe aurten

Hileon hasiko da erresidentzia artistikoa Bilboko Etxe Betean

"Una habitacion propia" programea / Bizkaia Irratia

Hile amaieran hasiko da Una habitación propia programearen egonaldi artistikoa. Emakumezko zinegileei zuzendutako programea da honakoa. Basque Know How izeneko fundazinoak sortu eban, BBK eta Eusko Jaurlaritzaren babesagaz. Aste biko egonaldia eskaintzen da Bilboko Etxe Betean. 2017. urtean hasi zan programea eta orain arte, Ainhoa Rodriguez, Maria Herrera, Mikele Landa eta Estibaliz Urresola igaro dira bertatik. Azken honek bertan garatu eban 20.000 especies de abejas film arrakastatsua. Berlineko zinemaldian estreinau zan eta Zilarrezko Artza irabazi eban. Lara Izagirrek, Una habitación propia programaren sortzaileetarikoak esan deusku, Urresolaren filmearen arrakastak be bultzadea emon deutsola egitasmoari.

Dokumentala oraingoan

Alkisti Efthimiou da aurten, egonaldia egingo dauan zinegilea. Your delicate friend dauka izena bere proiektuak. Bere amaren lagun baten istorioan oinarritutako lana da.  Alkistik Alba Cros aukeratu dau bere mentore izateko, argazki zuzendaria izatez, Bartzelonakoa. Hile amaieran hasiko da euren egonaldia Bilboko Plaza Eliptikotik hurrean dagoen etxean. Bitarte horretan, euren bien arteko alkarlanaz gain, Euskal Herriko zinemagile gehiagogaz egoteko erea izango dabe.

Alkistiren Your delicate friend dokumentala 2026an estreinau daitekeela esan deusku Lara Izaguirrek. Bera, bien bitartean, Yerma dabil orain zuzentzen. Maria Goirizelaiak sortutako antzezlana, film bihurtu nahi dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00