Familia Lege barriari begira badabilz araua aldatzeko presinoa egiten

Atzo egin zan ekitaldi ofiziala Gasteizen

Hirukidek 25 urte bete dauz

Familia ugaria / Dephositphotos.com

Hirukidek, familia ugarien Euskadiko federazinoak 25 urte bete dauz. 1999. urteko apirilean egin eben bat Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako alkarteek Hirukide sortuz. Ordutik asko hazi da eta gaur egun 8200 familia ugari baino gehiago dagoz federazinoaren barruan.

Ospakizunak

Gasteizen izan zan ekitaldi instituzionala maiatzaren 15ean, familiaren nazinoarteko egunean. Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia, Maider Etxebarria Gasteizeko alkatea eta Nerea Melgosa Gizarte-Ekintza sailburua izan ziran bertan. Hainbat lagun batu zirala eta oso ondo joan zala esan deusku Ibai Arberas Hirukideko promotoreak. Bitartean, Zarautzen, aste bi lehenago egin eben ospakizuna familiakaz.

Familia Legea

Hirukidek hartuemona dauka espainiar estaduko familia ugarien alkarte desbardinakaz eta badabilz presinoa egiten Familien Legean aldaketa batzuk egiteko. Apirilean izan eben azken batzarra espainiar gobernuko agintariakaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00