Abuztuaren 18an beteko dauz 75 urte

Urtean zehar ospatuko dabe 75. urteurrena

Hogei mila bisitari izaten dauz urtero Bermeoko Arrantzaleen Museoak

Bermeoko Arrantzaleen Museoa / Bizkaia Irratia

Abuztuaren 18an beteko dira 75 urte Bermeoko Erzilla Dorrean Arrantzaleen museoa zabaldu ebenetik. Urteurrena, urtean zehar ospatzeko asmoa daukie. Esan behar, 75 urteko ibilbidearen ganeko balorazino positiboa egiten dabela museoaren arduradunek. Aixa Gaztelu da gaur eguneko zuzendaria. Gaztelu orain dala urtebete inguru izendatu eben Arrantzaleen museoko zuzendari, 38 urtez kargu horretan egondako Aingeru Astui ordezkatuz. Museoaren egoerea ona dala esan deusku. Urtero, hogei mila bisitari izaten dabez.

Benito Barrueta

Urteurrena ospatzeko, egunotan, Benito Barrueta Bermeoko margolariaren erakusketea dago ikusgai. Barrueta orain dala 150 urte jaio zan gaur egun arrantzaleen museoa kokatzen dan Erzilla dorrean. Madrilen ikasi eban eta Parisen bizi izan zan. Inoiz erakutsi bako lanak ikus daitekez museoan. Irailaren 3ra bitartean egongo da ikusgai “Benito Barrueta Paper Gainean” erakusketea.

Abuztuak 18

Urtean zehar, berbaldiak, erakusketak, dokumentalen emonaldiak, gastro-bertso saioak, ikuskizunak eta sorpresak izango dira. Egun handia abuztuaren 18-a izango da egun horretan betetan direlako 75 urte Bermeoko Arrantzaleen Museoa zabaldu zanetik. “Itsasoa laino dago” ikuskizuna eskeiniko da, Soinuak Haizean taldearena. Astegoien horretan doako sarrerea izango da. Museoaren 75. Urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena emotea museora telefonoz deituta edo web orriaren bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular